Osasun etxeko telefono zenbakia aldatu dute

Ataria 2020ko azaroaren 17a

Txanda eskaerak egin eta sendagilea edo erizainarekin hitz egiteko, nahiz informazioa eskatzeko, 943 44 49 33 da telefono zenbaki berria.

Bide batez, Irurako Udalak jakinarazi du egunotan udalaren izenean informazio faltsuak eskaintzen ari direla. "Udal honek ez du horrelako eskaintza edo informaziorik zabaldu ohiko bide ofizialetik aparte, beraz ez egin kasu. Udal honek eskaintzen dituen laguntzei buruzko informazio guztia www.irura.eus webgunean edo udal bulegoetan kontsulta daiteke, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara", esan dute udal arduradunek.

lruzurra izan daitekeela uste izanez gero, Ertzaintzarekin (943 538 820) harremanetan jartzeko aholkatu dute Irura udaletik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!