"Ba al dakizue ze gau den gaurkoa?"

Ataria 2020ko urriaren 31

Arimen Gaua ospatu dute gaur Iruran, ipuin kontaketa eta gaztaina jatearekin.

Irura Bizi elkarteak antolatu du ekitaldia, eta hainbat haurrek parte  hartu dute. Itziar Saenz de Ojer ipuin kontalariak lau saio eskaini dute, plazako gela borobilean giro berezia sortuz, kandelekin eta gau honetako beste hainbat elementurekin. Behin saioa bukatuta, plazan erretzen ari ziren gaztainak jateko aukera izan dute haurrek.

Aurtengoan, neurri bereziak hartu dituzte antolatzaileek, eta horregatik egin dituzte lau saio, gela borobilean haur kopuru jakin bat izateko. Gaztaina jateari dagokionez, beste urtetan saio orokorraren ondoren egin izan da, baina aurtengoan saio bakoitza eta gero egin da, jende pilaketak saihesteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!