Arimen gaua ospatuko dute larunbatean Iruran

Ataria 2020ko urriaren 27a

“Xanduli, manduli…Animen gaueko kontuak” kontakizuna eskainiko du Itziar Saenz de Ojerrek. Lau saio izango dira eta aurrez jaso beharko da gonbidapena.

Larunbatean lau emanaldi izango dira guztira. 17:00ean eta 17:45ean 6-9 urte artekoentzako bi saio izango dira, eta 18:30ean eta 19:15ean 10-12 urte artekoentzako beste bi saio. Plazako gela borobilean izango dira saioak euskaraz, eta gehienez 25 lagun bilduko dira taldeko. Saioaren amaieran gaztaina erreak banatuko ditu Irura Bizi elkarte antolatzaileak.

Gonbidapena eskatzeko Irurako Udalaren webgunera jo behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!