Irurako haur eskolan izen ematea zabalik

Ataria 2020ko irailaren 28a

Urriaren 1etik 9ra  Irurako haur eskolan izen ematea zabalduko dute, abendua, urtarrila edo otsailean hasi nahi duten haurrentzat.

Haur eskolako arduradunek aipatu dutenez, orain hasi nahi duten umeentzako izen ematea zabalik dago, haur eskolako haurren kopurua %75era iritsi bitartean. 
 
Informazio gehiago nahi duenak, 943 69 33 31 telefonora hots egin dezake.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!