Gehigarria: etxebizitza

Gizartea hobetzea, helburu

Ataria 2020ko uzt. 31a, 10:00

Irurako plazako lokal txikia atzean utzi eta pixkanaka sendotuz joan den enpresa da Bertako Igogailuak. Bost urte beteko ditu aurki, nahiz eta lantaldearen esperientzia ez den bost urte horietara mugatzen eta denbora gehiago da elkarrekin lan egiten dutela.

Bertakon ez dute urteurrena ahazten eta eskerrak emateko baliatu nahi dute. Urte hauetan enpresa sendotzen lagundu duten guztiekin gogoratzen dira. «Oraindik ere gogoan ditugu banan-banan gurekin lanean hasi ziren guztiak. Gaur egun 1.400 igogailu inguru mantentzen ditugu».

Atzera begiratu eta Bertako Igogailuak eraikitzen lagundu dutenei eskerrak eman nahi dizkiete; «kristoren poza ematen digu hasieratik gugan konfiantza izan duten guztiekin gogoratzea. Gure zerbitzuak ingurukoei aholkatu zituztenak ditugu gogoan, animo eta bultzada eman digutenak, momentu zailetan lagundu digutenak... Bihotz-bihotzez mila esker». «Familia, lagun eta ingurukoen laguntza ere garrantzitsua izan da. Inork ez zuen imajinatu horrelako abentura batek inguruan zer eragin izango zuen. Gauza bat argi badaukagu da gure aldamenean dauzkagun pertsonak, egunerokoan gurekin bizi direnak, erraldoiak direla eta beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango zela horrela jarraitzea; etxera berandu iristea, seme-alabak, familia... Beti egon dira prest gu eta gure enpresa laguntzeko. Gu enpresan ari ginen bitartean, beraiek beste lan batzuk egiteko prest egon dira».

Egindako lan guztiari esker, orain igogailuen sektorean benetakoa den konpetentzia ematen dela diote Bertakon. «Gizartearen eraldaketa pauso txikiekin egiten da eta duela bost urte bide horretan hasi ginen».

Hortik aurrera etengabeko igoera izan du Bertakok. Enpresa txiki bat kudeatzetik ia 20 teknikarik ostatutako lantalde bat osatzera pasa dira. Era berean igogailuen instalazioetan murgildu dira, euren egiteko nagusia mantentze lanak direla ahaztu gabe.

Bertakok 24 orduko zerbitzua eskaintzen du Tolosaldean, mota guztitako abisuentzat, salbuespenik gabe, eta zerbitzu hori eskaintzen duten bakarrak direla esan dute. «Gure bezeroek behar duten momentuan deitu ahal dute laguntza eskatzeko eta berehala jasoko dute arreta, doan. Astelehenetik igandera deitu ahal dute, 24 orduz eskaintzen dugu zerbitzua». Bertakon zerbitzu bikaina eskaintzen dute, eta horregatik egiten dituzte urtebeteko kontratuak, bezeroa ez lotzeko, aske uzteko baizik: «Bezeroek erabaki behar dute zein zerbitzu kontratatu. Bertakon konfiantza bultzatzen dugu, aske utzi nahi ditugu, eta era horretan ia gure bezero gehienak gurekin jarraitzen dute bost urte eta gero».

Eskaintzen duten arreta preziorik onenean ematen dute. «Sektoreko prezioak gaurko errealitatera hurbiltzen lagundu dugu eta merkeagoa dena hobeto egin daitekeela erakutsi dugu». Hori dela eta, bezeroen zerrenda luzatuz doa eta Gipuzkoan hainbat museotako igogailuen mantentze lanak egiten dituzte, hala nola, Aita Barandiaran museoan eta Arantzazuko museoan. Enpresa, ikastola eta etxejabeen elkarte askorekin egiten dute lan ere.

Euskara da Bertakoren beste ikurretako bat. «Gure apustua da eta oraindik ere hobetzeko asko izan arren, Bai Euskarari lortzeko bidean gara, bigarren aldiz Korrikarekin elkarlanean arituko gara, ezin baitugu ahaztu badatorrela, Euskaraldian murgildu gara ere, Berria eta euskarazko hedabideekin egiten dugu lan...».

Nesken kirola eta kirol egokituak babesten ditu ere Bertakok, eta oro har, gizartea hobetzeko lana egiten duten elkarteak babesten dituzte.

Edonork bere igogailuko mantenurako aurrekontua beharko balu lasai eska dezake 657 52 66 99 edo 943 90 34 50 telefono zenbakietara deituta, eta denbora gutxian izango du eskuan orain daukan zerbitzuarekin konparatu ahal izateko, eta konpromisorik gabe.

  • Telefono zenbakiak: 943 90 34 50
  • Webgunea: www.bertako.eus 
  • Facebook: BertakoIgogailuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!