Kale Kantoitik

Errepidean da zirkua

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Mendiluze 2020ko uztailaren 10a

Errepidean da gure zirkua. Herri eta hirietan emanaldiak eskainiz dabil, partehartzaile eta ikusleen gozamenerako.

Bakoitzak partehatzaile bat edo beste du gustukoen, emanaldiaren zati batean edo bestean gozatzen du gehien. Kasu batzutan hainbeste gozatu ere zirkuko partehartzailearekin erabat identifikatzera irits daitekeela ikuslea, emanaldi osoa zati horrek justifikatzen duela pentsatzeraino. Hori da gure zirku honen magia, gainontzeko guztia estaltzeko gaitasuna du, ikusleen arreta erabat erakarri eta fokalizatzeko, eta funtzioak iraun bitartean bada ere, gainontzeko gauza guztiak ahanztarazteko gai da. Gozatu gure zirku honen zaleok, uztailaren 12an izango da azken funtzioa.
 
Jaun-andreok...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!