Koronabirusa

Trinketeko eta frontoiko kantxak berriro erabilgarri

Ataria 2020ko uztailaren 2a

Irurako Udalak trinketeko eta frontoiko kantxak berriro erabilgarri jarriko ditu.

Ondorengo arauak bete beharko dira bi kantxa hauetan segurtasuna eta osasuna bermatzeko:

  1. Ordutegia: Trinketea astelehenetik igandera 10:00tik 21:30etara frontoia astelehenetik ostiralera 14:00tik 21:30era (goizean aisialdiko taldekoentzat erreserbatua dago)eta larunbata eta igandea 10:00tik 21:30era.
  2. Iraupena: Erabiltzaile bakoitzak egunean ordu bete.
  3. Edukiera: Ordu bakoitzean 4 pertsona egon daitezke gehienez.
  4. Sarbidea eskatzea: Trinketeko edo frontoiko kantxa erabiltzeko aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, aurreko asteko astelehenetik osteguna bitartean 688 874 896 zenbakira deituz edo WhatsApp-a bidaliaz. Eskatzaileei ostiralean konfirmatuko die udalak baimena duten edo ez. Baimena eskuratzen dutenak, trinketeko tabernan jakinarazi beharko dute eta erabilera arauak onartzen dituztela sinatu beharko dute.
  5. Erabilera arauak: Ur botilak, izerdia lehortzeko eskuoihalak... norberak bereak eraman eta erabili beharko ditu, Horrez gain, kaleko oinetakoekin sartzea debekatuta egongo da. Aldagelak eta harmailak itxita egongo dira.
    Saio bakoitzeko azken bost minutuetan erabiltzaileek ukitzen dituzten gainazal edo materialak desinfektatu beharko dituzte eskura izango dituzten produktuekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!