Hezkuntza arloko diru laguntzak atera ditu udalak

Ataria 2020ko uztailaren 3a

Eskaerak uztailaren 31ra arte egin daitezke udal bulegoetan.

Irurako Haurreskolak partzuergoan 2019-2020 ikasturtean haurrak matrikulatuta izan dituzten familiei diru laguntzak emateko deialdia zabaldu du Irurako Udalak.

Bestalde, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta DBHn matrikulatuta dauden haurren eskola irteerak egiteko diru laguntza lerroa ere zabaldu du udalak.

Eskaerak uztailaren 31ra arte aurkeztu beharko dira Irurako udaleko harrera bulegoan. Argibide gehiago izango dute interesatuek www.irura.eus helbidean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!