Langile bat hil dela jakinarazi dute sindikatuek, Irurako Laskibar Industrigunean

Ataria 2020ko ekainaren 25a

LAB eta ELA sindikatuek azaldu dutenez, atzo, 45 urteko langile bat hil zen istripuz: "Plataforma bat pintatze lanetan zegoen langile autonomoa 7 metroko altueratik erori zen". Gehiengo sindikalak bihar, 11:00etan, elkarretaratzea deitu du.

Hildako langilearen senitartekoei eta lagunei elkartasuna eta babesa adierazi nahi izan die LAB eta ELAk. 

Sindikatuek azaldu dutenez, lan istripua atzo izan zen, Irurako Laskibar Industrigunean. Ezbeharraren ondorioz 45 urteko langileak bizitza galdu zuela "gogor salatu" dute. 12:40ean gertatu zen istripu larria, eta azkar bertaratu ziren anbulantziak, baina ordurako langilea hilda zegoela ikusi zuten.

Ekainak 26, ostirala, euskal gehiego sindikalak elkarretaratzea egingo du Iruran, 11:00etan, Lan istripu gehiagorik ez, prekarietatea hiltzailea lelopean.

LAB sindikatuaren arabera, 2020an guztira 37 langile hil dira, eta Zaldibarko zabortegiko bi langilek desagerturik jarraitzen dutela gogorarazi dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!