'Arineketan' diskoaren aurrerapena kaleratu dute Iñar Sastrek eta Jagoba Astiazaranek

Ataria 2020ko ekainaren 22a

'Haurrak lotarazteko soinua' sehaska kantaren bertsioa egin dute, eta bidelagun izan dituzte grabaketan Eñaut Elorrieta eta Ainara Ortega abeslariak zein Ivan Casado biolontxelo-jotzailea.

Koronabirusak sortutako egoera tarteko, Arineketan diskoaren kaleratze data atzeratu egin behar izan dute Iñar Sastre piano jotzaile irurarrak eta Jagoba Astiazaran txistulari zestoarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!