Koronabirusa

Trinketeko gimnasioa ekainaren 22an zabalduko dute

Ataria 2020ko ekainaren 19a

Irurako Udalak Trinketeko gimnasioa erabilgarri jarriko du eta arau batzuk jarriko ditu segurtasunez erabili ahal izateko.

Astelehenetik igandera egongo da zabalik gimnasioa 10:00etatik 21:30era eta erabiltzaile bakoitzak egunean ordubetez erabili ahal izango du. Gehienez 10 pertsona egon daitezke elkarrekin gimnasioan.

Gimnasioa erabiltzeko aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, aurreko asteko astelehenetik osteguna bitartean 688 87 48 96 zenbakira deituz edo WhatsAppa bidaliz. Eskatzaileei ostiralean konfirmatuko die udalak baimena duen edo ez. Baimena eskuratzen dutenak, Trinketeko tabernan jaso beharko dute sartzeko txartela eta erabilera arauak onartzen dituztela esanaz agiria sinatu beharko dute.

Irurako Udalak erabilerako oharren berri eman du: ur botilak, izerdia lehortzeko eskuoihalak... norberak bereak eraman eta erabili beharko ditu, Horrez gain, kaleko oinetakoekin sartzea debekatuta egongo da. Gimnasioaren ondoan dagoen komuna irekita  egongo da baina aldagelak ezingo dira erabili.

Bakoitzaren txanda bukatu baino 5 minutu lehenago erabilitako makinak desinfektatu egin beharko dira horretarako udalak gimnasioan bertan utzitako produktu eta zapiekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!