Koronabirusa

Udal liburutegiak zabaldu ditu bere ateak

Ataria 2020ko ekainaren 12a

Ekainaren 8tik berriro irekita dago liburutegia, egunero, astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Euskadiko Liburutegien sarean eman dituzten segurtasun gomendioak jarraituko dituzte, baita ere, Irurako udal liburutegian.

  • Posible bada, liburuak aldez aurretik eskatu
  • Hobe bakarrik joatea eta liburua gordetzeko poltsa eramatea
  • Adin txikikoak eta menpekoak soilik joan daitezke beste pertsona batekin batera
  • Eskuak garbitu eta maskara eraman behar da
  • Lurrean markatutako ibilbideak edo liburuzainen argibideak jarraitu behar dira
  • Tarte soziala errespetatu behar da

Konfinamendua arintzeko hirugarren fasean, liburutegian bertan kontsultak egitea eta irakurtzea baimenduta dago. Liburutegien arteko mailegua ekainaren 15ean hasiko da eta materialaren berrogeialdia, gutxienez, astebetekoa izango da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!