Koronabirusa

Irurako Goiza Pasa udalekuak bertan behera

Ataria 2020ko ekainaren 2a

Erabakia hartzerako orduan, "zentzuz eta arduraz" jokatu duela nabarmendu du Irurako Udalak; Nahiz eta orain ludoteka eta gazteleku zerbitzuak eten, ekaineko azken astean zerbitzua bueltan izango dela nabarmendu dute.

COVID-19a dela eta jaso dituen irizpideak kontuan izanik eta Eudelen gomendioen artean herrietan antolatzen diren udalekuak bertan behera uzteko aholkua dagoela ikusita, Irurako Udalak Goiza pasa 2020 udaleku irekiak bertan behera uztea erabaki du. "Ez da erabaki erraza izan, baina, une hauetan ezin bestekoa da guztion osasuna eta segurtasuna lehenestea eta zentzuz eta arduraz jokatzea".

Bestalde, aste honetan ludoteka eta gazteleku zerbitzuetako sustapen birtualari amaiera emango diotela jakinarazi dute, baina, haur eta nerabeen aisia bermatu nahian eta udan ere elkarren berri izaten jarraitzeko, ekaineko azken astean zerbitzua bueltan izango dela aurreratu dute. "Gainera, pandemiaren bilakaerak hobera egingo balu eta osasun baldintzak bermatzea posible dela ikusiko balitz, uztailean zehar, haur eta nerabeentzako aurrez aurreko ekintza puntualak antolatzeko edo/eta zaintza zerbitzua eskaintzeko aukerak aztertzen ari gara eta erabaki bezain laster jakinaraziko zaie herritarrei".

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!