GIZARTE ZERBITZUAK
Eligai Bankua
Koronabirus egoera honetan, elikagai bankutik hilean behin herrirako ematen dutenaren zati bat eman ahal izan diete eta udalak osatu du lehenagoko, zein eskaera berria egin duten herritarren beharra asetzeko elikagai kopurua.
Familiei laguntza
Ekimen honen helburua derrigorrezko hezkuntza barruan dauden ikasleen familiei oinarrizko beharrak asetzeko laguntza ematea da. Izan ere, ikastetxeen itxierak, egoera zaurgarrienean dauden familiengan zailtasunak sortu ditu.
70 urtetik gorakoen jarraipena
Konfinamenduan hasi ginenetik telefono deiak egiten ari dira 70 urtez gorako herritar guztiei. Jarraipen honen helburuak, gertutasuna adieraztea, euren egoera eta beharren berri izatea, eta eskura ditzaketen laguntza ezberdinen berri ematea dira.
Mendekotasuna dutenen jarraipena
Alarma ezarri zenetik telefono deiak egin dituzte egoera berri honen eragina ezagutu eta laguntza aukerak bideratu ahal izateko.
Gizarte arloko zailtasun egoerak
Telefonoz artatu dituzte herritarrek aurkeztutako zailtasun egoera berriak. Aukeren arabera egoerak aztertu dituzte eta baliabideak zehaztu.
Laguntza psikologikoa
Bizitzen ari garen egoeran, familiako kideren bat hil zaien herritarrei, prozesu horretan laguntzeko psikologian aditu direnen laguntza jasotzeko aukera eskaini die udalak.
Osasun zentroarekin koordinazioa
Prebentzio, garbiketa edo babes neurriak hartzean, herriko osasun zentrotik jasotako kutsadura hedapenaren informazioan baliatuz egin dute eta egingo dute aurrerantzean. Beti ere, konfidentzialtasuna erabat errespetatuz.
Indarkeria sexista
Indarkeria sexista jasaten ari diren herritarrei telefono zenbakien berri eman diete. 24 orduko zerbitzua ematen du 900 84 01 11 telefonoak eta larrialdi egoeretarako 943 22 44 11 telefonoa zabalik dago.
ZERGA BILKETA
Zaborrak
Lehen hiruhilekoa maiatzaren 2tik ekainaren 10era arte; 2. hiruhilekoa uztailaren 1etik uztailaren 25era arte; 3. hiruhilekoa urriaren 1etik abenduaren 22ra arte.
Ibilgailuen gaineko zerga
Maiatzaren 2tik uztailaren 20ra arte.
Ondasun higiezinen gaineko zerga
Abuztuaren 1etik irailaren 15era.
Enpresak
Alarma egoera indarrean dagoen epe barruan, herriko enpresei ez zaie zaborren gaineko kuotarik kobratuko.
PREBENTZIO ETA BABES NEURRIAK
Erosketa zerbitzua
40 boluntarioekin osatutako sareari esker, adineko edo gaixotasun kronikoak dituzten pertsonei elikagaiak eta sendagaiak eskuratzeko laguntza eman zaie.
Maskaren banaketa
Boluntario sarearekin batera, etxez etxe telazko maskarak banatu dituzte. Maskarekin batera, hainbat ohar jasotzen dituen orria eman zaie familiei.
Kale eta eraikin garbiketa
Martxoaren 14tik hona, herriko garbiketa lanak indartu dituzte. Konfinamendu osoan geundenean, saltoki eta osasun zentroan ipini zuten arreta berezia. Konfinamendua arintzen doan bezala, kalera gero eta jende gehiago aterako denez, garbiketa zabalagoa egingo dute.
MERKATARITZA ETA OSTALARITZA
Udal diru laguntzak
Alarma egoeraren ondorioz, norberaren konturako langile askok eten behar izan dute beren jarduera, horien artean herriko merkatariek. Martxan ipini diren laguntza ekonomikoak jardueraren gastuak finantzatzera eta, ahal den neurrian, diru sarreren galera arintzera bideratuta daude.
GAZTERIA ZERBITZUA
Ludoteka eta gaztelekua
COVID-19 birusaren ondorioz, aurrez a urreko zerbitzu guztiak bertan behera geratu dira, baina egoera honetan bereziki beharrezkoa ikusten dutenez haur eta nerabeekin kontaktuan egotea, ludoteka eta gazteleku zerbitzuetatik sustapen birtuala egiten ari dira.