Hilabete pasatxo da konfinamendua hasi zela. Hori dela eta honako galderak luzatu dizkie Irurako Emakume Taldeak herriko neska, gazte, heldu eta adinekoei: "Eta zu nola ari zara bizitzen egoera hau? Bakartuta? Familian? Lanean? Zaintzan? Gaixorik?".
Kontatzeko ehunka istorio daudela uste du Irurako Emakume Taldeak eta hori dela eta herriko emakumeak animatu ditu kontakizuna egitera.