Koronabirusa

Senitarteko bat galdu duten herritarrei laguntza psikologikoa eskainiko zaie

Ataria 2020ko martxoaren 27a

Irurako Udalak dekretu bidez onartu du koronabirusaren ondorioz senitarteko bat galdu duten herritarrentzako doaneko zerbitzua.

Koronabirus pandemiak herrian eragindako heriotzak eta heriotza horien egoerak (bakardadea, familiaren berrogeialdia, agurrik gabeak, dolua lantzeko ezintasuna) familietan eragin kaltegarria eragiten duela irizten dio Gorka Murua alkateak.  

Hori dela eta, familiako kideren bat hil zaien herritarrei, prozesu honetan laguntzeko, psikologian aditu baten laguntza eskaintzea erabaki du alkateak dekretu bidez. Laguntza, telefono edo bideo-dei bidezko saioa izango dela argitu du. Horretarako profesional batzuen zerrenda jarri du herritarren eskura.

Eskainitako zerbitzuagatik adituek udalari faktura egingo diote. Pertsona bakoitzarekin saio bat egingo da eta adituek gehiagoren beharra ikusten badute, gizarte zerbitzuetara abisatu eta behar duten herritarrek beste bi saio egiteko aukera izango dute.

Informazio gehiago behar duten herritarrek udaleko telefono zenbakira dei dezakete: 943 69 13 33.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!