Irurako Udalak ikastaroak antolatu ditu doan

Ataria 2020ko otsailaren 27a

Ikastaroak martxotik ekainera egingo dira eta izen emateak martxoaren 6ra arte egin ahal izango dira, kultura bulegoko WhatsAppean: 688 87 48 96.

Gutxienez 12 pertsona beharko dira ikastaro bakoitzean eta 18 urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte. Datak eta ordutegia zehazteko bilera bat egingo da.

Bi ikastaro eskainiko dira:

Nola prestatu bidaia, opor, jarduera eta abarren bideoak (20 ordu):

Gailur mugikor batekin etxean kalitatezko bideoak sortu eta partekatu, youtuben eta sare sozialetan argitaratzeko bideoak prestatu eta editzateko app interesgarriak ezagutu. Grabatutako bideoak hobetzeko teknika sinpleak.

Nola egin kalitatezko argazkiak mugikorrarekin (12 ordu):

Smartphonen osagarrien argazkigintzako ezaugarriak bereiztea, editatzeko app interesgarrienak ezagutzea. Argiztapena, kolorearen tenperatura...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!