Zaldibarren gertatua argitzeko eta erraustegia gelditzeko eskatu dute Iruran

Ataria 2020ko otsailaren 13a

Argazkia: @JulenBegi

Errausketaren aurkako mugimenduak hainbat elkarretaratze deitu zituen atzo Gipuzkoan, ondorengo mezuarekin: "Zaldibarreko eskandalua modu lotsagarrian kudeatzen ari direnek erraustegia inposatu nahi digute. Hondakin kudeaketa osasuntsu baten alde atera kalera zerbait gertatu aurretik". 

Iruran 18 lagun atera ziren iluntzean kalera, Zaldibar argitu, erraustegia gelditu! lelopean. Gipuzkoako ondorengo herrietan egin zituzten elkarretaratzeak:

  • Andoain 70
  • Donostia 150
  • Hernani 110
  • Lasarte-Oria 120
  • Oiartzun 50
  • Oñati 105
  • Urnieta 30
  • Usurbil 120
  • Zubieta 50

Berriak Zaldibarko hondamendiaz egindako kronologia:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!