Apurka-apurka Irura Bizi Elkartea indarra hartzen ari da eta geroz eta ekitaldi gehiago antolatzen ari da. Irura herria bizirik egoteko "akuilu lana" egin nahi du elkarteak, baina, horretarako kontsideratzen dute herritarren parte-hartzea ezinbestekoa dela.
Hortaz, herritarren iritziak biltzeko eta 2020ko ekintzak antolatzeko bilera irekia izango da, otsailaren 11koa.