Gipuzkoako xare txapelketako ligaxkako azken jardunaldi erabakiorra

Finalistak eta finalerdiak jokoan, larunbatean,  Irurako Ametsa trinketean

Jardunaldia,  infantil  mailako nesken arteko  Ametsa 1(Galartza I- Fernandez)/ Ametsa 2(Goenaga-Gorriti)  partidarekin hasiko da. Partida garrantzitsua oso,  finalerako postua jokoan izango dutelako.  Lehen itzulian Goenaga-Gorriti bikoak 30-28 irabazi zuen. Hortaz, Galartza I-Fernandez bikoa  2 tanturen aldea baino gehiagorekin irabaztera behartuta dago,  finalerako txartela eskuratu nahi badu.

Bigarren partida, infantil  mutilen mailako  AMETSA 2 (Yarza-Heras)/ AMETSA 3 (Mendiluze-Maiza) izango da. Hau  ere partida garrantzitsua bi bikoteentzat,  Yarza-Heras bikoak irabazten badu, finalerdietarako txartela eskuratuko du. Galtzen badu, beste partidaren emaitzak  erabakiko du postu hori. Mendiluze- Maiza bikoak, aldiz, bai ala bai irabazi behar du, finalerdietarako sailkatzeko aukerarik izan nahi badu. Irabazita ere ez dauka guztiz ziurtatuta, beste partidaren emaitzaren zain egon beharko baitu.

Hirugarren partida, infantil mutilen mailako bigarrena, AMETSA 4 (Galartza II-Aristi)/AMETSA 1 (Bernal-Lopetegi). Bernal-Lopetegi bikoak, galduta ere,  finalerdietarako  txartela berreskuratua du, jada. Irabaziz gero, finalerakoa  lortuko luke.   Galartza II-Aristi  bikoak ere irabaziz gero,  finalerako txartela eskuratuko luke. Eta  galduz gero, finalerdietarakoa eskuratuko luke. 

Laugarren partida, kadete mailako  AMETSA 3 (Montero-Yeregi) /AMETSA  4 (Mendizabal-Mujika) izango da . Partida garrantzitsua bi bikoteentzat ;  irabazleak finalerdietarako  txartela lortuko baitu. .

Eta bosgarrena, eta azkena,  kadete mailako AMETSA 5 (Zabalegi-Isasa II) / AMETSA 2 (Lopetegi-Huitzi) partida izango da. Bi bikoteak hiruna  partida irabazita iritsi dira azken jardunaldira. Hortaz, irabazleak finalerako txartela lortuko du, eta galtzaileak finalerdietarakoarekin konformatu beharko du.

Ikusten duzuen  moduan, jardunaldi guztiz interesgarria larunbatean, 15:30ean hasita, Irurako Ametsa trinketan jokoan daukaguna.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!