Hitzaldia eta bertso-babarrun jatea prestatu ditu Irura Bizik

Ataria 2020ko urtarrilaren 23a

Iaz, Laskibar baserrian bisita gidatua egin zuten.

Goiener, energia berriztagarrien kooperatiba ezagutzeko aukera izango da gaur, eta etzi ospakizun eguna egingo dute Gazte Alaiak elkartean.

Irura Argindarra kontsumitu eta sortzeko beste modu bat dagoela azaltzeko gerturatuko dira Irurara Goiener kooperatibako kideak. Hitzaldia plazako bilera gelan izango da gaur, 19:00etatik aurrera.

Larunbatean, bestalde, ospakizun eguna izango dute Iruran. Bertso-babarrun jatea antolatu dute Gazte Alaiak elkartean. Bazkalostean ariko dira Ane Labaka eta Haritz Mujika bertsolariak. Plaza mugatuak izango dira, hortaz, ezinbestekoa da ahalik eta arinen txartelak erostea. 20 euroan izango dira salgai helduentzat, Enaran, Errekalden, Xaren, Trinketen eta Aizpuruan eta 8 euro ordaindu beharko dute umeek.

Hain zuzen, Irura Bizi elkartekoek jakinarazi dutenez, etzi,  umeek 13:30ean bazkalduko dute eta helduek 14:30ean. Bi urtetik aurrerakoentzat zaintza zerbitzua egongo da 14:30etik 18:00etara. Larunbateko bertso-babarrun jatean menu bakarra izango da denentzat: babarrunak sakramentu guztiekin, gazta, irasagarra/donutsak umeentzat, edaria, kafea eta kopa. 

Iaz, bertso-babarrun bazkarian jakinarazi zuen elkarteak aurrerantzean eramango zuen izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!