Hitzaldia eta bertso-babarrun jana prestatu ditu Irura Bizi elkarteak

Ataria 2020ko urtarrilaren 16a

Goiener, energia berriztagarrien kooperatiba ezagutzeko aukera izango da urtarrilaren 23an, eta urtarrilaren 25ean ospakizun eguna egingo dute Ane Labaka eta Haritz Mujika bertsolariekin.

Argindarra kontsumitu eta sortzeko beste modu bat dagoela azaltzeko gerturatuko dira Irurara Goiener kooperatibako kideak. Hitzaldia plazako bilera gelan izango da 19:00etatik aurrera, urtarrilaren 23an, osteguna.

Urtarrilaren 25ean, bestalde, ospakizun eguna izango dute Iruran. Bertso-babarrun jana antolatu dute Gazte Alaiak elkartean. Bazkalostean ariko dira Ane Labaka eta Haritz Mujika bertsolariak. Plaza mugatuak izango dira, hortaz, ezinbestekoa da ahalik eta arinen txartelak erostea. 20 euroan izango dira salgai helduentzat, Enaran, Errekalden Xaren, Trinketen eta Aizpuruan eta 8 euro ordaindu beharko dute umeek.

Hain zuzen umeek 13:30ean bazkalduko dute urtarrilaren 25ean eta helduek 14:30ean. Bi urtetik aurrerakoentzat zaintza zerbitzua egongo da 14:30etik 18:00etara.

Menu bakarra izango da denentzat: babarrunak sakramentu guztiekin, gazta, irasagarra/donutsak (umeek), edaria, kafea eta kopa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!