Irurako Haurreskolan izen emateko epea zabaldu dute

Ataria 2020ko urtarrilaren 9a

Urte berriarekin batera, izen ematea zabaldu dute haur eskolan hasteko asmotan diren umeentzat eta urtarrilaren 7tik 13ra bitarte egin daiteke. 

Haur eskolara bertara gerturatuta jasoko dute informazioa interesatuek eta bertan egin ahal izango da matrikula. Hau da eskolako telefonoa: 943 69 33 11.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!