ARGAZKI GALERIA

Eguberriak marrazkietan islatu dituzte

Ataria 2019ko abenduaren 23a

Irurako jai egunetarako programazioaren barruan, gaur, Eguzkitxokon marrazki lehiaketa abiatu dute. Goizean HH eta LH1-eko umeak aritu dira, 20 gaztetxo inguru. Arratsaldean LHko gainerakoen txanda izango da.

Erretiratuek urtero antolatzen dute Iruran marrazki lehiaketa. 'Eguberriak' gaiaren inguruan aritu dira umetxoak marrazkiak egiten. Arratsaldean LH 2. mailatik gorako 60 ume inguru espero dituzte Eguzkitxoko elkartean.

Gero, urtarrilaren 3an, ostirala, sari banaketa ekitaldia egingo dute 17:30ean. Mailaz maila banatuko dituzte sariak eta opariak ere zozkatuko dituzte parte hartzaile guztien artean. Merienda batekin borobilduko dute arratsaldea.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!