Motorraren gehigarria

Motozikleta eta ziklomotor garaje berria

Ataria 2019ko abenduaren 12a

N1 Motoak garajea ireki zuten Iruran, pasa den maiatzean. Scooterrak, ziklomotorrak eta motozikletak saltzen eta konpontzen dituzte bertan, bai berriak eta baita bigarren eskukoak ere.

Motorzaleentzako arropa zein osagarriak ere eskuratu daitezke Irurako garajean.

Stock-ean dituzten ibilgailuez gain, 50 cc-tik hasi eta 600 cc-rainoko SYMmarkako scooterrak dituzte. Horien artean 125 cc-ko zilindroen edukiera duten modeloen eskaintza zabala dute. Motor horiek B motako gidabaimenarekin gidatu daitezke eta 11 KW bitarteko potentzia dute. Zilindro edukiera horretan eta 250 cc artekoerainoko UM Motorcycles markako motorrak dituzte, eta trail, enduro, custom, sport eta scrambler modeloak dituzte.

Osagarri eta jantziei dagokienez jantzietarako Garibaldi marka ezaguna dute, baita RST marka ere, eskularruetan oso ezaguna dena, eta kaskoetan Bell marka dute. Off-road ekipamendurako UFO eta Answer markak dituzte. 

N1 Motoak garajeak motorrak edo ziklomotorrak finantzatzeko aukera eskaintzen du, baldintza onuragarrietan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!