Motorraren gehigarria

4x4 autoetan  espezialistak

Ataria 2019ko abenduaren 12a

«4x4 ibilgailuetan hutsune handia nabaritzen dugu. Nahiz eta inguruan tailer asko dauden, gu gara 4X4 tailerretan espezializatuta gauden bakarretakoak edo bakarrak», diote Aztaka tailerrekoek.

2016tik ari dira lanean Irurako tailerrean, baina askoz urte gehiagotako esperientzia daukate. Hori dela eta, etengabe hazten ari dira, bi langiletik bost izatera igaroz: «Hasiera batean asko kostatzen da, baina urteen poderioz ikasi egiten da, eta gaur egun, jakinduria horretaz asko baliatzen gara».

4x4 ibilgailuetan duten jakinduria ez ezik, gertutasuna eta bezeroen beharretara egokitzeko daukaten ahalmena azpimarratzen dute Aztaka tailerrekoek. Gainera, zerbitzu eskaintza zabala daukate: mekanika orokorra, elektrizitatea eta elektronika, IAT ibilgailuen azterketa teknikorako ikuskapena, olio aldaketak, gurpilak aldatzea, bola jartzea, suspentsioak, argiak, osagarrien salmenta… «4x4 ibilgailuetan espezialistak gara, eta hain inguruan jakintza handia daukagu», nabarmendu dute. Gainera, edozein auto markarekin lan egiten badute ere, Toyota markan espezializatuta daude. Herritar guztiak, eta batez ere 4x4 ibilgailuak daukatenak, Aztaka tailerrera hurbiltzera animatu nahi dituzte: «Edonork etortzeko eta kontsulta egiteko aukera dauka».

Helbidea: Ibaiondo bailara, 18, 7. lokala, Irura                    
Telefono zenbakia: 943 69 16 19 / 664 385 545                   
Webgunea: www.aztaka4x4.com                
Emaila: aztaka4x4@gmail.com                                                                      
Facebook: Aztaka 4x4

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!