Azaroaren 21ean egingo dute saioa, 16:45etik 18:45era eta 2009tik 2012ra jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute. Saio osoan egon beharko dute umeek eta gutxienez zazpi lagunek eman beharko dute izena tailerra egin ahal izateko. Horretarako ludotekan eman beharko da izena azaroaren 19a baino lehen. Kontukontari taldearen saioa da Irurako ludotekan eskainiko dutena.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?