Bi gurpilen gaineko jarduerak

Ataria 2019ko azaroaren 9a

Irura Bizi elkarteak antolatutako Bizikleta Asteburuaren barruan, ginkana, tailer mekanikoak eta jolasak izan dituzte gaztetxoek.

HHtik DBHra bitarteko gaztetxoek parte hartu ahal izan dute gaurko jardunaldian. Eguraldi txarragatik frontoian egin behar izan dute ekintza. Kaskoa nola jarri eta zulatutako kamerak nola konpondu ikasi dute, besteak beste, Irurako haur eta nerabeek.

Irura Bizi elkarteak antolatu du asteburua eta ostiralean mahai inguruan parte hartu zuten Garazi Erostarbek eta Markel Irizarrek, txirrindularitza hizpide hartuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!