N-1 errepidea itxita dago, Iruran kamioi batek su hartu ondoren

Ataria 2019ko urriaren 22a

Auto ilara luzeak sortu dira Donostiako noranzkoan, errepidea erabat itxi dutelako. Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez kamioi batek su hartu du 438 kilometroan. Lasto fardoak zeramatzan kamioiak. 4 kilometroko ilarak sortu dira. Trafikoa Santa Luziatik bideratzen ari dira. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!