Irurako jaiak 2019

Trinketea, erretirodunentzako jangela

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko urriaren 6a

Irurako San Migel festak ofizialki pasa den asteburuan amaitu baziren ere, gaur, erretirodunen eta pentsiodunen bazkaria egin dute. 30 bat herritar bildu dira Ametsa Trinketean.

Irurako Trinketeko kantxan jarri dituzte mahaiak, eta bertan bildu dira herriko erretirodun eta pentsiodunak. Bazkal ondoren, Joxe Mendizabal ariko da giroa musikaz alaitzen, eta nahi duenak, dantzatzeko aukera izango du. Gainera, aurtengo karta jokoen txapelketatan irabazle suertatu direnei sariak banatuko dizkiete, eta aurten 80 urte betetzen dituzten herritarrentzat ere loreak emango dizkiete. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!