Irurako jaiak 2019

Haurrek eman diote bigarren asteburuari hasiera

Ataria 2019ko irailaren 27a

Esku lanetan eta jolasetan ibili dira goizean haurrak Irurako Jaietan. Buruhandi txikiek korrika jarriko dituzte guztiak eguerdian. Arratsaldean, haurrekin batera, gazteak irtengo dira festaren oholtzara.

 

Arratsaldeko egitaraua

17:30. Gora Kasete haur ikuskizuna plazan, EIDABE taldearen eskutik. Oharra eguraldi txarra balego trinketean izango da.

17:30. Patinete erakustaldia Skate parkean Muturreko Kirolak taldearekin. Oharra eguraldi txarra balego frontoian izango da.

18:30. Kalejira San Migel plazatik buruhandi eta erraldoiekin, Loatzo Musika Eskolako txistulari eta trikitilariek lagunduta.

Ondoren, txistor-jatea Share Elkartean

22:30. Play Back jaialdia eta laburmetraien lehiaketako lanen emanaldia San Migel plazan.

Ondoren, zuzeneko musika emanaldiak gazteen karpan, Ikastolako tabernan, Errekalde tabernan eta Enara tabernan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!