Irurako jaiak 2019

Agertu da herensugea eta hasi da festa

Ataria 2019ko ira. 20a, 19:37

Suziria lehertzearekin bat jantzi dute irurarrek zapia lepoan. Bi asteburuz, San Miel jaiez gozatzeko aukera izango dute.

Hasi dira jaiak Iruran. Aurten, txupinazoa botatzea adinekoen zaintzaileei egokitu zaie, eta Gorka Murua alkateak ere eman dio su suziri bati. Marian Iturbe herritarrak hartu du hitza, herriko beste zaintzaile guztien izenean, eta eskerrak emanez hasi dituzte festak.

Jarraian, kanpai hotsen artean, herensugearen mihiari su eman, eta udaletxeko balkoira jaitsi da. Festak hasi direla iragartzen duen maskotak, zintzo-zintzo egin du bere ibilbidea. Horren ostean, Loatzo musika eskolakoen txanda izan da, eta beti eskamak kentzen abestia hastearekin bat atera dira buruhandiak plazara.

Aurretik dituzte bi asteburu festarako irurarrek eta honakoa da egitaraua:

Gaur, irailak 20

18:30. Agurra, txupinazoa eta herensugearen jaitsiera. 
19:00. Kalejira buruhandiekin, erraldoiekin eta Loatzo musika eskolako  musikariekin. 
21:00. Barrikotea San Migel plazan. Oharrak: jan-ontziak eta mahai-tresnak norberak eraman behar ditu, koadrilla bakoitzeko hiru kidek agertu behar dute, mahaiak era egokian jartzeko hutsunerik utzi gabe, eta afalostean mahaiak bildu behar dira. Eguraldi txarra balego frontoian izango da. 
Ondoren, Erromeria.eus taldearen emanaldia, plazan.

Bihar, irailak 21

09:00. Gazte-festaren hasiera San Migel plazatik. 
11:00-13:00 eta 15:30-18:30. Haur-parkea garbilekuko plazan.
13:00. Gazteen dantza-soka San Migel plazan.
14:00. Haurren bazkaria, plazan.
14:30. Gazteen bazkaria. 
18:30. Poteo musikatua Elektropapo elektro-txarangarekin. 
21:00. Gazteen afaria.
23:30. Governors eta Bad Sound taldeen kontzertuak. 

Irailak 22, igandea

11:00. Patata-tortilla lehiaketa San Migel plazan. Egunean bertan plazan izena ematen dutenek sua eraman beharko dute. Guztientzako sariak egongo dira. Tortillak egileek eta ikusleek dastatuko dituzte.
11:30-13:30. Herri kirolak haurrentzat Kulkiren eskutik. 
16:00. Talde-jokoak frontoian DBHkoentzat.
19:00. Sagardo dastatzea San Migel plazan.

Irailak 27, ostirala
11:00. Jokoak haurrentzat (HH eta LH) San Migel plazan.
Ondoren, buruhandi txikiak.
17:30. Gora Kasete haur ikuskizuna plazan, EIDABE taldearen eskutik. Eguraldi txarra balego trinketean izango da.
17:30. Patinete erakustaldia Skate parkean Muturreko Kirolak taldearekin. Eguraldi txarra balego frontoian izango da.
18:30. Kalejira San Migel plazatik buruhandi eta erraldoiekin, Loatzo Musika Eskolako txistulari eta trikitilariek lagunduta.
Ondoren, txistor-jatea Share Elkartean.
22:30. Play Back jaialdia eta film laburren lehiaketako lanen emanaldia San Migel plazan.
Ondoren, zuzeneko musika emanaldiak gazteen karpan, Ikastolako tabernan, Errekalde tabernan eta Enara tabernan. 

Irailak 28, larunbata 
13:00. Herri bazkarira doazenek mahaiak  eta aulkiak jarriko dituzte plazan. Ondoren triki-poteoa.
14:00. Herri-bazkaria San Migel plazan: 14:00etan umeak eta 14:30ean helduak.
19:00. Nafarroako Joten emanaldia Oliteko Escuela de Jotas taldearekin eta Irurako Eguzki Goxo abesbatzaren emanaldia plazan. 23:30. Gaueko dantzaldia Fan & Go taldearekin. 

Irailak 29, igandea
09:00. Diana txistulariekin.
11:00. Meza Nagusia.
Ondoren, Irurako Lats dantza taldearen emanaldia.
Jarraian, hamaiketako herrikoia San Migel plazan.  
17:00. Lur-ikara kabareta plazan, Pantzart Teatroren eskutik. 
18:30. Bertso saioa elizan. Gai-jartzailea: Maddi Sarasola. Bertsolariak: Miren Amuriza, Beñat Iguaran, Amaia Agirre eta Aitor Mendiluze.
21:00. Herensugea erretzea plazan. Ondoren, azken-txotx Errekalde tabernan, jai-batzordean zozketa bidez aukeratua. Aurrerantzean lekua txandakatuko dute.

Urriak 6, igandea
12:00. Meza Nagusia. 
14:00. Bazkaria trinketean jubilatu eta pentsiodunentzat.
Ondoren, musika dantzagarria Joxe Mendizabalen eskutik. Oharra: bazkarian parte hartzeko, izena eman behar da jubilatuen biltokian eta 12 euro ordaindu behar dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!