2019/09/28 12:00

Irurako Sanmielak 2019

Irura

12:00

  • San Miel Xare irekia Irurako Udala Sari Nagusia torneoaren finala trinketean

13:00

  • Herri bazkarira doazenek mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte plazan. Ondoren triki-poteoa

14:00

  • Herri-bazkaria San Migel plazan: 14:00etan umeak, 14:30ean helduak.
    Helduen menua: 22 €.
    Haurren menua: 10 €.
    Langabetu, ikasle eta jubilatuen menua: 17 €
    Oharrak: bazkarirako txartelak salgai udaletxeko harreran, kultura bulegoan eta trinketean, irailaren 20a arte. Bazkalostean, bazkaltiarrek jaso beharko dituzte mahaiak eta aulkiak.
    Ondoren, musika dantzagarria zuzenean, Olatz eta Xabi bikotearen eskutik.

19:00

  • Nafarroako Joten emanaldia Oliteko Escuela de Jotas taldearekin eta Irurako Eguzki Goxo abesbatzaren emanaldia plazan.

23:30

  • Gaueko dantzaldia FAN&GO taldearekin

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!