Irurako Gazte Asanbladak IV. Gazte Eguna egingo du bihar

Ataria 2019ko uztailaren 19a

Egun osoko egitaraua prestatu dute eta bazkalostean, ohitura duten gisan, bingoa eta poteo musikatua egingo dituzte

Herriko gazteak biltzen dira Irurako Gazte Asanbladan eta azkeneko hiru urteetan, uztaila partean, Gazte Eguna antolatzeko ohitura dute. Lehenago, herritik kanpora joan eta irteerak egiten zituzten toki diferenteetara. Duela hiru urte, gazte berriak erakarri eta herri giroa sustatzeko, herrian bertan eguna antolatzea erabaki zuten.

Gazte Eguna izaten da, Irurako Gazte Asanbladak urtean zehar antolatzen duen ekitaldi nagusienetako bat; bestea Urtezahar egunean antolatzen duten mendi irteera eta hamaiketakoa izaten dira. Orain, kideetako batzuk Irura Bizi elkartean parte hartzen dute aktiboki. Orain arte, herriko kirol eta kultur asteetan eta herriko festetan aritu izan dira, San Migel jaietako Gazte Festan egiten baitute belaunaldi berriek sarrera gazte asanbladan, hamalau urte betetzen dituztenean.

Egitaraua:

11:00. Jolasak egingo dituzte.

14:30. Bazkaria.

Ondoren. Bingo musikala eta poteo musikatua.

21:30. Afaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!