Urpekaritza ikastaroa antolatu du Irura Bizik

Ataria 2019ko uztailaren 3a

Urpekaritza ikastaroak antolatu ditu Irura Bizi elkarteak uztailaren 3an, uztailaren 16an eta uztailaren 18an, 18:30etik 21:00etara.

Egun bakoitzean gehienez zortzi pertsonek parte hartu ahal izango dute, 14 urtetik gora adin mugarik gabe. Irurako uztaileko igerilekuan, urpekaritza ekipo batekin oinarrizko ezagutza batzuk eskuratzeko modua izango da.

Izen emateak kultur etxean egin beharko dira, 5 euroan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!