Irura Bizi elkarteak badu logoa

Ataria 2019ko ekainaren 20a

Bi lagunentzako otordua Aizpurua jatetxean. Sari hori eraman du logoaren egileak.

Apirilean Irura Bizik jasotako logo guztiak aztertu ditu eta lau aukeratu zituen. Ondoren bozketa irekia egin dute herritarrek irudia aukeratzeko.

Ainhoa Ugalderen herritarraren logoa aukeratu dutena eta elkartearen irudi bezala erabiliko dutena aurrerantzean.

Aurrera begirakoak

Urpekaritza ikastaroak antolatu ditu Irura Bizi elkarteak uztailaren 3an, uztailaren 16an eta uztailaren 18an, 18:30etik 21:00etara. Egun bakoitzean gehienez zortzi pertsonek parte hartu ahal izango dute, 14 urtetik gora adin mugarik gabe. Irurako uztaileko igerilekuan, urpekaritza ekipo batekin oinarrizko ezagutza batzuk eskuratzeko modua izango da.

Izen emateak kultur etxean egin beharko dira, 5 euroan, ekainaren 26ra bitartean. Jende gehiagok izena ematen badu, aztertuko da talde gehiago egiteko aukera. Bestela, izena eman duten lehenengoek izango dute lehentasuna.

Irura Bizi elkarteak iragarri du, elkartearen eguna egingo duela uztailaren 12an. Arratsaldean, garai bateko Irura irudikatzeko bisita antzeztua egingo da eta ondoren herri afaria eta Sabin Guarestiren musika-emanaldia izango dira.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!