Irurar gazteen esperientzia atletismo munduan

Ataria 2019ko ekainaren 5a

Irura Bizi Elkarteak irurar gazteek atletismo munduan duten esperientzia ezagutzera emateko hitzaldia antolatu du, Korrikaz bizi izenburupean.

Bihar izango da hitzordua, ekainak 6, 18:30ean plazako gela borobilean.

Solasaldian parte hartuko dute Irurako Maria Lasak eta Ane Etxeberriak eta bi gazteen ahotik ezagutu ahal izango da atletismoaren mundua.

Lasak iaz, 20 urtez azpiko 800 metroko Espainiako Txapelketa irabazi zuen denboraldi bikaina osatuz. Aurtengo denboraldirako Playa de Castellonekin fitxatu zuen, baina, iazko denboraldian bezala, Tolosan eta Donostian entrenatzen du.

Ane Etxeberriak ere denbora bikainak egin ditu Tolosa CF Atletismo taldearekin, eta bere esperientziaren berri emango du herrian bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!