'Korrikaz bizi', irurar gazteen esperientzia atletismo munduan

Ataria 2019ko ekainaren 4a

Irura Bizi Elkarteak irurar gazteek atletismo munduan duten esperientzia ezagutzera emateko hitzaldia antolatu du. Ekainaren 6an, osteguna, 18:30ean plazako gela borobilean izango da hitzordua.

Solasaldian parte hartuko dute Tolosa CF Atletismo taldeko Maria Lasak eta Ane Etxeberriak. Lasak iaz, 20 urtez azpiko 800 metroko Espainiako Txapelketa irabazi zuen denboraldi bikaina osatuz.

Bi gazteen ahotik ezagutuko da atletismoaren mundua.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!