Artisautzak Irurako frontoia hartu du

Irati Urdalleta 2019ko maiatzaren 19a

Eskuz egindako produktuak ikusteko eta erosteko aukera egon da Irurako artisau eta janari azokan. Gainera, txokolatezko tarten lehiaketa ere egon da.

Eguraldi txarra medio, frontoian egin behar izan dute Irurako artisau eta janari azoka. Hala ere, goizeko 10:00etarako prest zeuden 25 postu baino gehiago. Gustu guztietarako produktuak egon dira bertan: taloak, haurrentzako jostailuak, arropak, egurrarekin egindako produktuak... Horrez gain, txokolatezko tarten lehiaketa ere izan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!