Artisautza eta janari azoka egingo dute igandean Iruran

Ataria 2019ko maiatzaren 13a

Irurako Udalak eta festa batzordeak antolatu dute ekimena eta 10:00etatik 14:00etara 25 postu baino gehiago egongo dira herrian.

Maiatzean zehar hainbat ekitaldi antolatzen dituzte Iruran.  Hona hemen egitaraua:

Maiatzak 14, asteartea

17:30. Ipuinen unibertsoa saioa Herri Eskolako aretoan, Harituz bertsozale elkarteak antolatuta. Unai Mendizabal gai jartzen eta Oihana Iguaran eta Haritz Mujika ariko dira bertsotan.

Maiatzak 19, igandea

10:00. Azoka irekitzea. 25 postu baino gehiago era ezberdinetako produktuekin.

11:00. Txokolate tartea lehiaketa. Bakoitzak etxean egindako tarta aurkeztu beharko du. Sariak 13:00etan banatuko dira.

12:00. Festamendua Tio Teronen semeak taldearen emanaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!