Irurako Udalak begiraleak eta zuzendari bat kontratatuko ditu

Ataria 2019ko maiatzaren 14a

Ekainaren 24tik uztailaren 26ra antolatuko diren Goiza Pasa 2019 udaleku irekietan ariko dira.

Izena ematen duten haur kopuruaren arabera, baldintzak alda daitezke.Hezitzaile lanetan aritzeko beharrezkoa da adinez nagusia izatea kontratua sinatzean eta euskaraz jakitea.

Lehentasun osoa izango dute aisialdiko zuzendari eta begirale titulua dutenek.

Kontutan hartu eta baloratuko diren puntuak, errolda, titulazioa, ikasketak, lan eskarmentua… izango dira.

Interesatuek kurrikulumak eta titulu, ikastaro eta lan egin izanaren agirien kopiak (maiatzaren 7tik 20ra, biak barne) udaletxeko bulego orokorretara ekarri beharko dituzte 09:00etatik 14:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!