Irurako Herri Krosak bailarako korrikalariak elkartuko ditu igandean

Ataria 2019ko apirilaren 5a

Irurako Kirol Astearen barruan, iganderako Irurako Herri Krosa antolatu du udalak. Plazatik abiatuko dira lasterketak, eta haurren zein helduen parte hartzea izango da. Irurako eta inguruko korrikalariek parte hartu ohi dute krosean.

Haurrak izango dira lehenak parte hartzen, 11:00etan hasita. Aurrebenjamin 1 mailakoek, 2015 eta 2012 urte bitartean jaiotakoek, 225 metro egingo dituzte. Aurrebenjamin 2 mailakoek, 2011 eta 2010 urteetan jaiotakoek, 450 metro egingo dituzte. Bi lasterketa horietan ez da sailkapenik izango eta guztiek jasoko dute domina.

Benjamin mailakoek (2010-2009 urtetakoak) 565 metro egingo dituzte, alebinek (2008-2009) 1.130 metro, eta infantilek (2006-2005) 1.695 metro. Lehenengo sailkatuentzat oroigarria izango da, eta parte hartzaile guztientzat dominak. Haurren lasterketa guztietan parte hartzea doakoa izango da, eta izena 10:30ak arte eman ahal izango da, egunean bertan, plazan.

12:00etan helduen eta beteranoen lasterketa egingo dute. 2003 urtean eta aurretik jaiotakoek parte hartu ahalko dute, eta 5.145 metroko ibilbidea egingo dute korrikalariek. Sariak izango dira lehen hiru sailkatuentzat, eta bukaeran zozketa egingo dute, parte hartzaileen artean.

Krosean aurretik izena eman daiteke, www.herrikrosa.com helbidearen bitartez, hiru euro ordainduz. Egun berean, 11:00ak arte eman daiteke izena, plazan bertan, eta orduan 5 euro ordainduko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!