Ilazki Zalakain eta Ane Lapuente azkarrenak Irurako patin lasterketan

Irati Urdalleta 2019ko martxoaren 31

Irristaka taldeak antolatuta, Irurako Udalaren laguntzarekin, Irurako V. lasterketa herrikoia jokatu da. Haurren nahiz helduen lasterketak egon dira eta Gipuzkoako gazte mailako errepideko txapelketa ere izan da.

Guztira 151 patinatzailek hartu dute parte Irurako V. lasterketa herrikoian. Alde batetik, haurren bi lasterketa izan dira, 6-9 urtekoena eta 10-15 urtekoena, hain zuzen ere. Beste aldetik, helduek 8,5 km egin dituzte Katategi industrialdean barrena. Emakumezkoetan Ane Lapuente ziordiarra izan da garaile eta bere atzetik sailkatu dira Iratxe Lapuente ziordiarra eta Amale Mujika pasaitarra. Gizonezkoetan, berriz, Ilazki Zalakain tolosarra izan da azkarrena eta haren atzetik sartu dira Nicolas Alonso donostiarra eta Iñaki Zubillaga tolosarra.

Gainera, federatuentzat Gipuzkoako gazte mailako errepideko txapelketa ere izan da. Hauek 2,5 km egin behar izan dituzte eta guztira 15 parte hartzaile izan dira. Junior mutiletan Arkaitz Manterola tolosarra izan da nagusi eta nesketan Leire Estanga billabonatarra. Bigarren postua, berriz, Eneritz Rodrigo tolosarrarentzat izan da. Jubenil mutiletan Ibai Gabarain tolosarra izan da garailea eta Iñaki Azkue hernaniarra eta Julen Urrestarazu tolosarra sailkatu dira haren atzetik. Infantil nesketan Marta Garcia tolosarra izan da azkarrena eta Iraia Uson tolosarra eta Oihana Andueza tolosarra sartu dira bere atzetik. Infantil mutiletan, berriz, Ximon Villalobos lasartearrarentzat izan da garaipena eta Julen Urkizar tolosarrarentzat eta Oier Alonso tolosarrarentzat bigarren eta hirugarren postuak. Alebin mutiletan Peru Urkola zarauztarra izan da irabazlea eta Iñigo Balda tolosarra bigarrena.

Antolatzaileek babesleei eskertu diete lasterka egiteko eman duten laguntza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!