Iruran kantu bazkaria martxoaren 23an

Ataria 2019ko martxoaren 20a

Irurako gazte asanbladak kantu bazkaria antolatu du martxoaren 23an.

Honako egitaraua antolatu dute:

11:00. Zunba egingo da plazan.

14:00. Bazkaria frontoian (helduen eta haurren menuak egongo dira) eta ondoren kantaldia Joxe Mendizabalen eskutik.

18:00. Poteo musikatua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!