Hitzaldia, asteartean, herriko mugarrien inguruan

Ataria 2019ko martxoaren 7a

Irura Bizi elkarteak antolatuta, herriko mendiko mugei eta mugarrien kokalekuei buruzko hitzaldia eskainiko du Yoseba Alonsok, martxoaren 12an, plazako Gela Borobilean, 19:00etan.

Irura Bizi elkarteak herriko ondare naturala eta kulturala aintzat hartuko dituen ekitaldia antolatu du.  Ehunka urtetik honako planoak eta hamaika dokumentu ikertutakoa da Alonso eta Irura Bizi elkarteak irurarrak hitzaldian parte hartzera animatu nahi ditu, bakoitzak dakiena konpartituz saioa interesgarriagoa izango baita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!