Ikasgela bat zabaldu nahi du Irurako Udalak

Ataria 2019ko otsailaren 20a

Irurako Udalak, 18 urtetik gorako ikasle guztiei, plazako herri-eskolako gela bat ikasketa gela moduan erabiltzeko aukera eman die.

Gela erabiltzeko aukera, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 21:00etara izango da. Giltza elektronikoa eskuratu ahal izateko, kulturgunean dagoen inprimakia bete eta 15 euroko fidantza ipini beharko da.

Informazio gehiago eskuratzeko, kulturgunerako jo daiteke edo bestela, 943 69 26 74 telefonoan, kultura@irura.eus helbidean edota 688 87 48 96 WhatsApp zenbakian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!