Erosketa bonuak, Irurako merkataritza indartzeko

Ataria 2018ko abenduaren 5a

Irurako Udalak, herriko dendari eta tabernariekin batera, erosketa bonuen kanpaina bat abiarazi du herriko merkataritza indartu asmoz. Txartelak Irurako 15 saltokitan erabili ahal izango dira abenduan eta urtarrilean. Zehazki, urtarrilaren 31n bukatuko da kanpaina.

100 lote atera dituzte eta udaletxeko harrera bulegoan daude salgai, 09:00etatik 14:00etara. 50 euroko balioa dute loteek, baina herritarrek 40 euroan erosi ahal izango dituzte.

Erabilera errazteko 10 euroko 5 bonuko lotea erosi ahal izango dela argitu du udalak. Pertsona bakoitzak lote bakarra erosi ahal izango du.

Irurako Udalak herritarrak animatu nahi ditu erosketa bonuak erabiltzera herriko komertzioak bultzatu ahal izateko.

Errekalde taberna, Ametsa trinketea, Irura Selección, Ametz, Edurne Frutak, Enara, Irura okindegia, Xare okindegi eta kafetegia, Triku eta Tximak ile-apaindegiak, Beroguzki, Irura Botika, Loatzo jatetxea, Aizpurua taberna-jatetxea eta Irura kafetegian erabili daitezke erosketa txartelak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!