Bertso babarrun jana egingo dute abenduaren 15ean

Ataria 2018ko abenduaren 7a

Iruran sortze bidean dagoen kultura, kirola eta transmisio taldeak antolatu du eta Oihana Iguaran eta Haritz Mujika ariko dira bazkarian. Txartelak, abenduaren 11ra arte eskura daitezke Enaran, Errekalden, Xare Trinketean eta Aizpuruan.

Gazte Alaiak elkartean egingo da bazkaria eta horren aurretik bisita gidatua egongo da herriko baserrietan babarrunaren prozesua ikusteko. Hitzordua, 11:00etan egin dute.

Gero, babarrunak jango dituzte sakramentu guztiekin, gazta eta irasagarra, edaria, kafea eta kopa izango dira menua osatzeko. Umeek 13:30ean bazkalduko dute eta helduek 14:30ean. Bi urtetik aurrerako umeentzat zaintza zerbitzua egongo da 15:00etatik 18:00etara.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!