Xabi Artola eta Idoia Besadari harrera egingo diete Iruran

Ataria 2018ko azaroaren 22a

Azaroaren 23an, ostirala, 19:00etan Irurako San Migel plazan saioa eskainiko dute bi dantzariek eta ondoren betirako utziko dute Irurako udaletxean Nestor Basterretxearen eskultura.

Izan ere, urriaren 20an, Xabi Artola irurarrak eta Idoia Besada pasaitarrak Euskal Herriko Dantza Txapelketa irabazi zuten Seguran, hirugarren aldiz. Sari hori, jarraian, hiru aldiz lortu dutenez, Nestor Basterretxearen garaikurra herrian bertan geratuko da. 

Irurako herritarren aurrean saioa eskainiko dute bi dantzariek eta herritarrek harrera beroa egingo diete. 19:00etatik aurrera egin dute hitzordua. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!