Irurako herri elkartearen mezua

Ataria 2018ko azaroaren 19a

Herri giroa sustatu eta herritarren harremanak sendotzeko helburua duen elkarte bat sortzekotan dira Iruran. Bideo bidez zabaldu dute mezua:

2017ko udazkenean hasi ziren Irurako elkarte berriaren sortze prozesuarekin, eta harrezkero, hainbat urrats eman dituzte: elkartearen helburua eta balioak adostu dituzte, Irurak dituen erronkak zehaztu eta horiei aurre egiteko ideia proposamenak jaso dira. Gainera, hori guztia gauzatu ahal izateko lanerako antolaketa-egitura bat ere adostu dute ekimenean parte hartu duten herritarrek.

Hiru dira irailetik aurrera Iruran martxan jarriko dituzten lantaldeak: kirolari buruzkoa lehena, kultura eta gazteekin lotutakoa bestea eta herri biziarekin zerikusia duena azkena; transmisioa, euskara, solidaritatea, auzolana eta kulturartekotasuna landu nahi dituzte azken lantalde horretan. Datozen hilabeteetan aurkeztuko dute elkarte berria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!